Ibilbidea

Ibilbide nagusia: 21 km

Pagoeta Mendi Lasterketaren Ibilbidea

Ibilbidearen irudia jaitsi tamaina handian

Aurtengo edizioko Ibilbidea iazko berbera izango da oinarrian, baina aldaketa batzuen ondorioz luzeagoa izango da. Ibilbide zirkularra izango da eta Zarautz izango du abiapuntu eta helmuga, Aritzbatalde Kiroldegiaren parean, Pagoeta mendiko tontorra izango delarik lasterketako punturik garaiena, 670 metrorekin.

Joanekoa: Abendañon, Errotaberri parean hasiko da igoera, Basarte errekaren ondotik, Urtetaraino. Hortik, igoerak Gorritxoko zelaitik eta Sarobe-Berri baserritik barrena jarraituko du, Pagoeta gurutzeraino.

Bueltakoa: Pagoeta Parke Naturaletik igaroko da, Sarrolatik barrena Olaa errekaraino jaitsiz, gero Aitze auzotik buelta emanez Zarautzera sartu aurretik. Guztira 21 kilometroko distantzia dauka ibilbideak, eta 1.600 metroko gora-behera metatua, zailtasun teknikorik gabekoa.

Pagoeta Mendi Lasterketaren Profila

Ibilbide mistoa: 7,5 km

Hau ere Ibilbide zirkularra izango da, eta Urteta auzoa izango da punturik garaiena.

Abendañon, Errotaberri parean hasiko da igoera, Basarte errekaren ondotik, Urteta auzoraino. Handik, Isasti baserritik barrena Olaa errekara jaitsi, eta hortik Zarautzera.

Guztira 7,5 kilometroko distantzia dauka ibilbideak, 700 metroko gora-behera metatua, zailtasun teknikorik gabeko gunerik gabe. Erreka zeharkatu behar da pare bat aldiz.

mendi lasterketak
PAGOETA MENDI LASTERKETA 2017 (mistoa) 7.465 km Egilea: Inaxio

Powered by Wikiloc

Deskargatu ibilbide mistoa wikiloc gpx

Deskargatu ibilbide mistoa wikiloc xml


Ibilbidea iruditan

Gorritxo

Beste aldapa bat, Gorritxoko gainera iristeko.

Gorritxo ondoren

Behin gaina hartuta, aldapa gutxiko tramo bat dago, korrika egiteko egokia.

Otzarreta bidean

Hormigozko bide batekin topo egiten da, aldapa tente batean amaitzen dena.

Otzarreta-Sarobe Berri

Berriz mendi bidea hartzen da, basoan.

Sarobe Berri

Basotik ateratzean Sarobe Berrira iritsiko gara. Bertan anoa postua egongo da.

Kordala

Hemendik aurrera bidea kordalaren gainetik doa.

Mazinger

Mazinger ondoren azken aldapa gogorra dator.

Iristen

Gero etzan egiten da.

Urruztumeko punta

Urruztumeko punta pasako dugu, ibilbideko punturik altuena (678 m).

Pagoeta

Jaitsiera eta igoera txiki batekin Pagoetako gurutzera iritsiko gara. Bertan anoa postua egongo da. Zarautzera itzultzeko lehenik hegoalderuntz joko dugu, zelaitik bueltan Mazingerrera iritsiz. Gero igotzeko erabilitako bidea jarraituko dugu.