Araudia

1.- DATA eta ORDUA: Pagoeta Mendi Lasterketaren hamaseigarren edizioa 2019ko apirilaren 28an izango da, eta goizeko 9.30etan emango zaio hasiera (ibilbide mistoa 9.45tan).

2.- IBILBIDEA: Bi ibilbide egingo dira:

3.- PARTEHARTZEA: 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake, baina parte-hartzaile kopurua mugatua izango da: gehienez ere 300 lagun onartuko dira Ibilbide nagusian, eta 250 lagun ibilbide mistoan (125 bikote). Parte-hartzaileak izena emandako hurrenkera berean onartuko dira, eta gehiengo kopurura iritsi ezkero itxarote-zerrenda bat sortuko da.

4.- KATEGORIAK: Lasterketa honetako sailkapena hiru kategoria hauen arabera emango da:

5.- IZENEMATEAK: Izen ematea www.rockthesport.com web orrian. Prezioak:

6.- ITZULKETAK: Izenemateen itzulketak onartuko dira apirilaren 15 arte. Data horretatik aurrera antolakuntzak dirua itzultzeko konpromisorik ez du hartzen, ezinezkoa izan baitaiteke azken bi asteetan bajak kudeatzea (aseguruak, kamiseten tailak, hornidura, opari-poltsa, eta abar).

7.- KONTROLAK: Ibilbide nagusian tarteko kontrol bat egongo da, Murukil tontorrean (9. Kilometroan), 1:45eko denborarekin. Lasterketa osoa burutzeko 3 orduko epea egongo da. Ibilbide mistoan ez da tarteko kontrolik egongo, eta lasterketa osoa burutzeko 2 orduko epea egongo da.

8.- HORNIDURAK:

Ibilbide nagusian hiru anoa postu egongo dira:

Ibilbide mistoan anoa-gune bat egongo da 3,5 kilometroan (ura soilik).

Helmugan ere hornidura egongo da.

Hornidura-gune guztiak behar bezala adierazita eta mugatuta egongo dira, eta muga horietatik kanpo ezingo dira hondakinak bota.

9.- SARIAK:

10.- OSASUN-LAGUNTZA: Antolakuntzak sorospen eta salbamendu zerbitzuak ezarriko ditu ibilbideko zenbait puntutan eta helmugan. Izenemateak mediku-asegurua barneratzen du, beraz parte-hartzaile guztiek antolakuntzaren bermea izango dute lasterketan gertatu litezkeen istripuen aurrean.

11.- BESTELAKO ZERBITZUAK: Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian (helmuga aldamenean) aldagelak eta dutxak izango dira partaide guztientzat. Lasterketa ondoren hamaiketakoa eskainiko da parte-hartzaile eta ikusleentzat.

12.- INGURUMENA: Lasterketa mendian barrena izango dela eta gainera Pagoeta Kontserbazio Bereziko Eremutik igaroko dela. Hortaz, naturarekiko errespetuzko jarrera erakustea ezinbestekoa izango da: baliabide naturalak, geologikoak, kulturalak,... ez hondatu, zaborra eta materiala ez bota (hornidura-guneetan adierazitako lekuetan izan ezik), ibilbidean zehar ez oihurik egin,…

13.- ARAUDIAREN ONARPENA: Lasterketan izena emateak arau hauen onarpena dakar. Hemen aurreikusita ez dagoena Euskadiko Mendi Federazioak mendi lasterketetarako duen araudiaren arabera erabakiko da.